JAINKOGABEKO AUTOBUSAK

“There is probably no god, now stop worring and enjoy your live”. Hori berori izan da inglaterran aukeratuko leloa. Lelo hori autobusetan jarri dute iragarki giza, eta helburu franko batzuekin, Lehenengo helburua jainkogabeko gizakien esistentzia aldarrikatzea da. Izan ere, gaur egun ilunpean geratzen den talde bakarra, agian besteren bat egon badago, baina talde indar bat jainkogabekok gara. Mendeetan arazoak izan dugu publikoki bizitzeko, bizitza erlijioaren menpe egon ohi delako. Hala ere ez da aukera berri bat, betidanik izan dira jainkogabekoak baina orain, bere leku demokratiko eta razionala aldarrikatzen ari dira.
Bigarren helburua jendea pentzarastea izan da. Dagoeneko ez dago estabaida errealik gizakiren jatorriari buruz. Alde batetik Darwin nahikotxo ondo azaldu duelako eta beste aldetik Darwinen erantzun razionala ukatzen dutenak erlijioa aukera dutelako.
Erantzunak, erlijioaren aldetik, edo guk deitzen dugun moduan “super”-en aldetik (super-ek ezan nahi du “supernaturalak”, zeren bizitza supernatural batean zinezten dute eta) ez zen asko luzaro. Apaizpeku pare batek edo ulertu dute leloan bertan ez dagoela eraso bat, reflexio bat baizik, eta ontzat hartu dute, baina superrei buruz mintzatzen garean, badakizu, toleranteak dira gutxienak. Lelokeria, probokazioa, biraoa … denetatik deitu diote kanpainari.
Espainan bertan, herri katolikoena (estatistikaren arabera, Italia baino katolikoagoa) erantzuna talde bitzienetako bat aurkeztu zuen erantzun bat. Bitzia esaten dut zeren betidanik talde marginal eta txiro bat dela pentzatu dugulako, baina beitu nork izan da dirua lehenago erabil duena. Ez dira jesuitak izan, ez dira opus deirenak, ez dira “neocons”ak izan (“neocons” edo hobeto esanda “viejofach”) ijitoak izan dira! Bai lagunok, eta horrek ere pentzarastea egin behar gaitu. Ebangelista elizak izan dira kontra-leloa asmatu zutenak. “Dios existe, vive la vida en dios”.
Nahiko ezberdinak dira bi leloak. Lelo jainkogabekoan ez du ezer baieztatzen, ez dagoelako frogatzerik, eta froga hori plazaratze ez delako ateoen lana, superren lana da baizik, batez ere haiek baieztatzen dutelako. Eta hori da bigarren leloan egiten dena, zerbait baieztatzen da baina frogarik gabe geratzen da. Horretan bertan datza fededuna izateak.
Inglaterran fededun batek bere lana galdu du autobusa ateoa gidatzeko ukatu zuenean. Benetan pentzatzen dugu beste autubus gidaileak ateoak dira eta horregatik gidatzen dute autobusa? Edo beste era ezanda, bigarren leloa daramatenak fededunak direla pentzatzen dugu benetan? Hortik dator tolerantziaren arazoa, ateo batek ez du horrelakorik egingo, baina fedudunak dagoeneko egiten ari dira.
Bigarren iragarkia antolatzen ari dira, badaukazu leloa aurkesterik www.richardawkinsfundation.com web horrian. Nik neuk bat proposatu dut, “Ez otoi jainkoari, Perez arratoia jeloskorra da eta”.

Los comentarios han sido cerrados para esta nota